Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Zita Ayala artista iruindarrak banbuz, zeta-paperez, kaseinaz eta argiz taxutu ditu izate eta arima, Ziudadelako Labean

Zita Ayala artista iruindarrak banbuz, zeta-paperez, kaseinaz eta argiz taxutu ditu izate eta arima, Ziudadelako Labean

Esencia eta existence jarri du ikusgai, ikuslea sentsibilizatu eta horren naturarekiko birkonexioa eragin nahi duen instalazioa

Gaurtik aurrera, Zita Ayala artista iruindarrak Ziudadelako Labean izango du Esencia eta existence erakusketa, izatea eta arima banbuz, zeta-paperez, kaseinaz eta argiz irudikatzen dituen instalazioa; egileak berak sortutako hizkuntzaren bitartez, ikuslea sentsibilizatu eta horren naturarekiko birkonexioa eragin nahi du. Horrela azaldu du goizean, erakusketaren aurkezpenean, ondare eta arte plastikoetako udal-teknikari Javier Manzanosek lagunduta. Erakusketa gaurtik, urtarrilaren 11tik (ostiraletik), martxoaren 3ra (igandera) bisitatu ahalko da, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera (18:00 - 20:30), larunbatetan (12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30), eta igandeetan (12:00 - 14:00).

Egileak azaldu duenez, Esencia eta existence erakusketaren bidez iritsi nahi du muinera, arimara, beti-beti izatearekin bat etortzen ez dena. Horrela, artea munduarekin komunikatzeko eratzat hartzen du "gure gizatasuna astintzeko, benetan axola duena esnatzeko", nork bere ahalmena aurkitzeko eta, horrela, bizitzarekiko jarrera aldatu dezan eta "gure bizitokia, Ama Lurra, babestu".

Hausnarketa hau hezurmamitzeko Zita Ayalak bere hizkuntza sortu du, hizkuntza organiko bat, non argia funtsezko eragilea baita eta abiapuntua material xumea, otzana, egilearen hitzetan "zein iragankorrak garen eta zein amaigabeak sentitzen garen" gogorarazteko. Horrela jaio zen L"Art de la Lumière Cachée, zeta-paperez eta kaseinazko artelanen-sorta, euskarri berean bi dimentsio hauek dituztenak: naturala, opakua, minimalista eta organikoa, hausnartzera bultzatzen duena; eta ezkutua, argitsua, barne-argia dariola -dimentsio naturalarekiko aldea agerian- ezustekoak, kontraesanak, ezbaiak edo ustekabeko erantzunak sortzen dituzten ipuinak, magia, ametsak... azaleratzen dituena. "Nire azkeneko asmoa da handia izan beharko lukeen beharra ikuslearengan eragitea: naturarekin dugun harreman suntsigarria zalantzan jartzea" adierazi du egileak.

Horrela, oso malgua den banbuz, zeta-paperez eta kaseinaz, Zita Ayalak hitzik gabe entzuten diren istorioak sortzen ditu, inor epel ez gelditzeko, ikuslearen barnea astintzeko eta amestera bultzatzeko.

Egilea

Zita Ayala Iruñean jaio zen, 1965ean, olerkari nafar baten eta artista belgikar baten alaba. Nafarroan eta Almerian bizitakoa da, eta Madrilen Arte Ederrak ikasia. Diseinatzaile grafiko gisa lan egin zuen, eta orain Biarritz eta Donostiaren artean bizi da, paisaia natural horien erdian artista izateaz gozatuz. 2013an bere artelanak erakusten hasi zen, Interneten, erakusketetan, azoketan eta lehiaketetan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo