1. Hasi
  2. Lege-oharra

Lege-oharra

INFORMAZIO OROKORRA

Hona webgune honen (aurrerantzean "webgunea") jabea:

  • Sozietate-izena: Iruñeko Udala
  • IFK: P3120100G
  • Helbidea: Udaletxe plaza, zk.g. - 31001 IRUÑA (Nafarroa)
  • Telefonoa: + 34 948 420 100 (edo 010, Iruñeko telefono finkoetatik deituz gero)
  • Helbide elektronikoa: pamplona@pamplona.es
  • Webgunea: www.pamplona.es

EDUKIA

Webgune honen bidez, Iruñeko Udalak datu interesgarriak eskaintzen ditu Udalari eta Iruñeari buruz, bai eta hainbat argibide, albiste eta web-zerbitzu ere, udal jardunei lotuak. Informazio hori argitaratzen den unean indarra duena da (2018/05/25).

Iruñeko Udalak arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, Iruñeko Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.

Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak, ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko, bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta webgunean agiri elektronikorik sortzen badira -webgunea baliatuta osorik edo hein batean izapidetutako administrazio-prozeduren baitan-, halakoak benetakotzat joko dira, eta indarreko legeek aitortzen dien froga-balioa izango dute.

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetara eta bertako edozein orritara sartzeak berekin dakar honako lege-ohartarazpen, eta erabilera-baldintza zein-zehaztapen hauek ezagutu eta onartzea:

  • Web-atari honetara sartzea eta bertako informazioa erabiltzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eta ez beste inorena. Iruñeko Udala ez da halakoak egiteak ekar ditzakeen kalteetako bakar baten erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.
  • Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du eskubidea behar diren aldaketak egiteko aurrez abisatu gabe, informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatze aldera, bai eta egoki jotako aldaketa oro egitekoa ere, Webgunearen gainean.
  • Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du webgune honetako baldintzak eta zehaztapenak aldatzeko ahalmena. Halako aldaketarik eginez gero, behar bezala iragarriko da orri honetan, eta aldaketak argitaratzen denean hartuko du indarra.

Erabilera zilegia

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute orri hau erabiltzen dutenean ez aritzeko ez bidegabe edo legez kontrakotzat jo daitezkeen jardueretan ez Iruñeko Udalaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenetan, ezta webgunea gainkargatu, hondatu edota haren erabilpen normala galarazi dezakeenetan ere. Adibidez, eta den-dena zehaztu gabe, debeku dira honako hauek:

  • Hirugarrenen eskubideen urraketak oro (intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearena, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideenak, eta abar).
  • Edozein publizitate mota egitea Webgune honetako edukiak erabilita, hala nola eskatu gabeko mezu elektronikoak bidaltzea (spam) edo antzeko komunikazioak egitea.
  • Birus informatikoak edo fitxategi akastunak sartzea, edo beste edozein software edo programa informatiko, baldin eta kalterik edo baimendu gabeko aldaketarik eragiten badute webgune honetan eskuragarri diren edukietan edo sistemetan.

Edukiak eskuratzeko, erabiltzaileek horretarako haien eskura ezarritako bitarte eta prozedurak, webgune honetan adierazitakoak edo Interneten erabili ohi direnak besterik ez dute erabiliko, eta azken kasu horretan, webguneari eta bertako edukiei kalterik egiteko edo haiek erabilezin uzteko arriskurik ez dagoenean baino ez.

ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izanen dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.

Iruñeko Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Iruñeko Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

Iruñeko Udalak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek eman eta webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.

Orobat, Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute islatzen inongo harremanik Iruñeko Udalaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo entitateen artean. Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du eskubidea bere kabuz eta edozein momentutan erretiratzeko bere webgunean agertzen diren estekak.

Iruñeko Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.

Iruñeko Udalak emandako informazioa orientagarri hutsa izango da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada -eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak...-. Halako informazioa inoiz ez da izango loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Iruñeko Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Zentzu horretan, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak -probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak-, Iruñeko Udalak ezarrita dauzka arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.

Edonola ere, Iruñeko Udalak ezarrita ditu behar besteko mekanismoak honako hauetarako:

  • Etengabe bermatzeko tratamendu-sistema eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia.
  • Datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzeko, gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
  • Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea egiteko, hala behar izatera.

JABETZA INTELEKTUALA

Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena Iruñeko Udalarenak dira -salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela-, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Iruñeko Udalak berariaz baimentzen badu.

Baimena ematen da berrerabiltzeko Iruñeko Udalak webgunean dituen agiriak edota informazioa, baldin eta eduki horiek osorik badiraute eta haien iturria aipatzen bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekaturik dago haiek erabiltzea legez kontrako jarduerei heltzeko. Nolanahi ere, baimena ez da aplikagarria jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten agiriei, hala nola patenteei, diseinuei eta marka erregistratuei, batez ere, hirugarrenen kasuan. Erabiltzaileek ez diote helduko ez Iruñeko Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen ezein jarduerari, ezta webgune honetan aipaturik agertzen diren hirugarrenenak urratzen dituen beste edozeini ere.

Edonola ere, edukiak berrerabiltzeko araubideak nahitaez bermatu behar du erabat errespetatzen direla datu pertsonalen babesa ezartzen duten printzipioak, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoaren arabera.

INFORMAZIOA COOKIEEI BURUZ

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpeko Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatuko Idazkaritzak ezarritakoarekin bat, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea (LSSI) ez da aplikatzen administrazio publikoetan, horiek ez baitute legearen eranskinean xedatutako informazioaren gizartearen zerbitzu-emaileen izaera. Bakarrik aplikatuko da LSSI legea administrazioaren jarduna ekonomikoa bada.

Aurrekoa gorabehera, argibideak ematen dira erabiltzaileen ordenagailuan cookieak instalatzeari buruz:

Zer da cookie bat eta zertarako erabiltzen da?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webguneek jar ditzaketenak webgunera sartzeko erabiltzen diren gailuetan (PC, smartphone, tablet, smart TV, eta abar) edo erabiltzaileek baliatutako nabigatzaileetan. Fitxategi horiek webguneetan bisitatutako orriei buruzko informazioa dute, eta, horri esker, posiblea da nabigatze-hobespenak gogoratzea, fitxategi horietan bildutako informazioa baliatuta azkarrago nabigatze aldera hurrengo aldietan webgune horiek bisitatzean. Halaber, cookieen bitartez estatistika-informazio anonimoa bil daiteke, edo ziurtatu web-orriak zuzen dabiltzala.

Cookie motak

Cookieak, zenbat irauten duten, saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookieen iraunaldia erabiltzaileek nabigatzailea ixtean galtzen da, eta iraunkorren iraunaldia, berriz, aldakorra da: haiek instalatzeko arrazoitzat jotako helburua betetakoan iraungi daitezke, edo erabiltzaileek eskuz ezabatzen dituztenean.

Kudeatzailea nor den, cookieak webguneen jabeenak izan daitezke -kasu honetan, Iruñeko Udalarenak-, edo hirugarrenenak -oro har, cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituzten entitateenak-.

Helburuen arabera, honela sailka daitezke cookieak:

  • Cookie teknikoak: erabiltzaileei nabigatzea ahalbidetzen diete web-orri edo aplikazio jakin batean barna, eta bertako aukera edo zerbitzuak erabiltzea ere. Halakoak dira, adibidez, saio-hasierako identifikazioa edota edukiak sare sozialetan partekatzeko aukera ematen dutenak.
  • Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileei aukera ematen diete zerbitzura sartzeko irizpide jakin batzuen arabera, nork bere ordenagailuan aurredefinitutako ezaugarri orokor jakin batzuekin bat. Halakoak dira, esate baterako, hizkuntza eta kokapen geografikoa.
  • Analisi-cookieak: halakoen bidez, haien arduradunek erabiltzaileen portaera jarraitu eta aztertu dezakete, cookieak zer webgunetakoak izan eta horiei dagokienez, hobekuntzak egite aldera zerbitzuko erabiltzaileek egiten duten erabilerari buruzko datuen analisiaren arabera.
  • Cookie publizitarioak: aukera ematen dute webgune eta aplikazioetako titularrak iragarkiak erakuste aldera txertatu dituen tarte publizitarioak kudeatzeko.
  • Jokaera-publizitateko cookieak: tarte publizitarioak kudeatzeko, erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute, informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez lortuta.

Iruñeko Udalaren Webgune honetan erabilitako cookieak

Webguneko cookieak
COOKIEAIRAUPENAXEDEA
ASPSESSIONIDSaiokoaZerbitzariak erabiltzaileen saio anonimoari iraunaraztea
_atuvc2 urteEdukiak partekatzea webgunearen eta posta elektronikoaren bitartez
consent_cookie90 egunWebgune honetako cookieak erabiltzeko erabiltzaileen adostasuna kudeatzen du, gogoratze aldera zeinek onartu dituzten cookieak eta zeinek ez, halako eran non lehenengoei ez baitzaie haiei lotutako informaziorik erakutsiko, orriaren goiko aldean
Hirugarrenen cookieak
HIRUGARREN MAILACOOKIEAIRAUPENAXEDEA
addthis.comuid2 urteAddthis-ek web-widgetak eskaintzen ditu, webguneen jabeek beren orrietan kapsulatzen ahal dituztenak, bisitariek estekak sortu eta elkarrekin parteka ditzaten edukietara joateko sare sozialen bidez. Orobat, jokaera-publizitatea eskaintzen du.
uvc2 urte
uit1 día
di22 urte
dt30 egun
loc2 urte

Nola desgaitu daiteke cookieen erabilera?

Cookieen erabilera nabigatzailearen ezarpenak aldatuta desgaitu daiteke. Normalean, hori egiteko "Tresnak" edo "Hobespenak" menuetara jo behar da.

Horrela utz diezaiokegu nabigatzailearen cookieak edo zerbitzu jakin batzuenak onartzeari.

Nabigatzaileko Laguntza baliatuta, erabiltzaileek ezagutu dezakete zer-nolako aukerak dituzten cookieak kudeatzeko:

Sare sozialetako cookieen erabileraz bezainbatean, erabilera hori desgaitzeko, kasuan kasuko sare sozialean saioa itxi behar da Iruñeko Udalaren webgunea bisitatu aurretik.

Nolanahi ere, erabiltzaileek jakin behar dute cookieak desgaitzeak zaildu edo eragotzi dezakeela Iruñeko Udalaren webguneko zenbait ataletara jotzea, eta haren nabigazioa ere makurtu dezakeela.

NOLA ESKATU WEBGUNEAK ESKAINITAKO ZERBITZUAK

Kontaktu-formularioak, iradokizunak eta abar bidaltzeko, formulario bat bete behar da non bilduko baitira, besteak beste, eskatutako zerbitzuak eskuratzeko behar diren datu pertsonalak. Datu pertsonal horien tratamendua Iruñeko Udalaren esku egongo da, formulario bakoitzean adierazitako xedearekin bat. Datu pertsonal horien tratamendua gure Datuen Babesari buruzko Politikan adierazitakoaren arabera egingo da.

Datu pertsonaletan gertatzen diren aldaketak oro datu horien titularrak jakinarazi beharko beharko ditu, eta berea izango da, beti, une bakoitzean emandako datuen egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzukizuna.

Zure datuak behar den zilegitasun zein leialtasunez tratatzen ditugu, modu garden, egoki, doitu, mugatu, zehatz eta eguneratuan. Horregatik konpromisoa daukagu behar diren arrazoizko neurri guztiak hartzeko datuak okerrak direnean, horiek deuseztatu edo zuzentze aldera, luzamendutan ibili gabe.

Izartxo bat (*) duten eremuak nahitaez erantzun behar dira, hori egin ezean ezingo baita formularioa bidali

Hirugarrenen datuak ematen badira, erabiltzaileak adierazi beharko du baduela datuen titularraren baimena datu horiek emateko, edo bestela, bere legezko ordezkaria izan beharko du, eta Iruñeko Udalak ez du inolaz ere horren gaineko erantzukizunik izango.

ADINGABEEN DATUEN BILKETA

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

SARE SOZIALEN PLUGINAK EDO GEHIGARRIAK

Iruñeko Udalaren webgune honek integraturik ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo gehigarriak, Facebook, Instagram eta Twitter-koak kasu. Plugin horiei dagokienez, webgunearen erabiltzaileek honako hauek hartu behar dituzte kontuan:

  • Sare sozial batean erabiltzaile gisa erregistraturik badaude, eta Iruñeko Udalaren webgunea bisitatzen duten unean sare sozial horretan saioa irekita badute, horren pluginean klik eginez gero sare sozial horiek webgune hau bisitatu dutela adierazten dien informazioa jasoko dute. Horrez gain, sare sozial horretako beren erabiltzaile-profilei buruzko informazioa emango dute (izena, posta elektronikoko helbidea, argazkia, eta abar).
  • Sare sozialean erregistraturik ez badaude, edo saioa irekita ez badute Iruñeko Udalaren webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak gutxienez IP helbidea jaso eta biltegiratzea.

Nahi ez baduzu sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratu ditzan, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu daitezen ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika, eta itxi bertako saioa Iruñeko Udalaren webgunea bisitatu baino lehen. Sare sozialak zure ordenagailuan instalatutako cookieak ere ezabatzen ahal dituzu, zure nabigatzailearen funtzioak baliatuta.

OPEN DATA ATALEKO ERABILERA-ZEHAZTAPENAK

Kontrakoa esan ezean, atal honetako datu-multzo guztiak Creative Commons-Aitortu (CC-by 3.0) lizentziaren baldintzapean argitaratzen dira, eta horrek honako hauek ahalbidetzen ditu:

  • datu-multzoak erreproduzitu, banatu eta jendaurrean hedatu ahal izatea,
  • haiek oinarri hartu ahal izatea beraien analisien edo azterketen ondorioz lan eratorriak sortzeko,
  • haiek erabiltzea helburu komertzialetarako zein ez-komertzialetarako,
  • haiek aldatu, eraldatu eta moldatu ahal izatea, betiere aldaketak jendaurrean adierazita.

Halaber, datu-multzoetan bildutako informazioa berriz erabiltzeko, honako baldintza orokor hauek bete behar dira:

  • Informazioaren edukia ez aldatzea
  • Informazioaren zentzua ez desitxuratzea
  • Iturria aipatzea
  • Azken eguneraketaren data aipatzea

Bermea eta datu-multzoei buruzko erantzukizuna

  • Iruñeko Udalak bere fitxategietan jasota dauden bezala eskaintzen ditu datu-multzoak, eta -datu-multzoak egoki kudeatzeko ahaleginak gorabehera-, ezin du bermatu haiek osorik eta egunean izatea, ezta ere zehatzak izatea eta etengabe eskuratzeko moduan ere, eta ez du inongo bermerik ematen horri buruz.
  • Iruñeko Udalak edozein unetan ahal du argitaratutako datu-multzoak eta erabilera-baldintza hauek aldatu, kendu edo gehiago erantsi. Aldaketak web-orrian argitaratuta iragarriko dira. Edozein aldaketak indarra izango du argitaratzen den unetik aitzina, salbu kontrakoa adierazten bada.
  • Ez Iruñeko Udalak ez bere erakunde, entitate edo eragileek ez dute bere gain hartzen erantzukizunik datu-multzoen erabilerak zuzen edo zeharka eragiten dituen edo eragin ditzakeen kalte edo galeretan - eta horietan, kalte ekonomiko, materialetan edo datuei buruzkoetan ere ez-.

Erabiltzaileen edo datu-multzoen berrerabilpenaren eragileen erantzukizuna

  • Erabiltzaileek men egin behar diote Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeari, eta bereziki bertako araubide zehatzaileari, bai eta informazioaren erabilera ukitzen duten arau guztiei ere, hala nola Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari eta Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuari.
  • Baldin eta erabiltzaileek agiri honetan adierazitako erabilera-baldintzak edo datu-multzoak argitaratzeko baliatzen den lizentziaren zehaztapenak bete ez eta horren ondorioz Iruñeko Udala edo haren erakunde, entitate, enpresa edo eragileak akzio legal baten xede bilakatzen badira, edo diru-zigorra jartzen badiete, erabiltzaileak gastu guztien erantzule izango dira -barne hartuta prozesuko gastuak, zehapenak, edo kalte-ordainak, halakorik balitz- Iruñeko Udalaren edo haren erakunde, entitate, enpresa edo eragileen aurrean, eta horiek erabat kaltegabe utziko dituzte.
  • Horrenbestez, erabiltzaileek onartu egiten dute kalteak ordainduko dizkietela Iruñeko Udalari eta haren erakunde, entitate, enpresa edo eragile guztiei, eta bereganatu ditzaketen erantzukizun guztietatik salbuetsiko dituztela, halakoen iturburua erabilera-baldintza hauek ez betetzeagatik edo informazioa erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzeagatik sor daitezkeen erreklamazioak badira.
  • Bestalde, Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du behar diren lege-neurriak hartzeko eskubidea bere interesak zaintze aldera, baina horrek ez dakar berekin uko egin diela erabiltzaileen erantzukizunari eta kalte-ordainei.

Erabiltzaile batek pamplona.es webgunera jo eta hura erabiltzeak berekin dakar erabiltzaile horren adostasuna, eta bat egiten duela arestian zehaztutako baldintzekin.

DATUEN BABESA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Pribatutasun Politika Datuen Babesari buruz: http://www.pamplona.es/verpagina.asp?idpag=1755&idioma=2

IRISGARRITASUNA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Erabilerraztasun Deklarazioa: http://www.pamplona.es/verpagina.asp?idpag=8&idioma=2

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI